BILTZEN gaituen zerbitzua / el transporte que nos UNE

Herri txikien arazoetariko bat Garraio Zerbitzu Publiko egoki baten beharra da, hau da, herri txikien izaerara egokitu daitekeena. LANDABUS izeneko proiektu aintzindari honen helburua Garraio Zerbitzu Publikoa hobetzeko saiakera bat egitea da, zerbitzu malgua eskeiniz, herritarren beharretara egokitu daitekeena. Baita ere helburuen artean dago, oinarri bat lortzea beste eskualdeetara moldatu daitekeena.

Garraioaren ibilbideak eta ordutegiak aurrez zehaztutakoak izango dira. Ordutegien kasuan, ordutegi batzuk finkoak izango dira eta besteak eskaripekoak.

Ordutegi finkoetan, zerbitzua inolako eskaerarik egin gabe abian jarriko da. Eskaripekoen kasuan aldiz, ezarritako ordutegi bakoitza baino, gutxienez, 30 minutu lehenago eskatu beharko da zerbitzua abian jartzeko.

Por teléfono

Telefono finkoen kasuan, 943/240-114 zenbakira deituz egin beharko da eskaera. Eskaerak, astegunetan, Udaletxe eta Kultur Etxean bideratuko dira eta asteburuan “call center” batetik.

Internet

Internetbidezko eskaerak egiteko , www.landabus.com helbidera zuzendu behar da, non edozer motatako informazio lortzeko eta autobusaren egoera momentu oro jakiteko aukerarekin.

SMS

SMS bidez eskatu ahal izateko 5280 zenbakira bidali beharko da mezua. Errazteko, bluetooth bidez, geltokietako informazio puntuetatik, aplikazio bat jeisteko modua egongo da. Geltoki bakoitzak kode bat izango du eta kode hau erabili behar da eskaera egiteko, horrela eskaera nondik egina den jakin ahal izango da. Mezu zuria bidaliz gero, geltokien zerrenda eskuratu ahal izango da, bakoitzaren kodearekin.

Puntos de Información

Udalerrian zehar bost informazio puntu banatuko dira, autobusari dagokion informazio guztia adieraziko dutenak. Puntu hauetatik ere, bluetooth sistema bidez informazioa jeisteko aukera izango da.

Imagen Autobus
©Landabus 2008